Concha Chaos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up using AWB
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
15. lerroa:
'''Concha Chaos''', izen osoz '''Concepción Chaos Lloret''' ([[Ávila]], [[1937]]ko [[abenduaren 8]]a - [[Donostia]], [[2014]]ko [[maiatzaren 8]]a), donostiar liburuzaina izan zen, Donostiako [[Haur Liburutegi Nagusia eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea]]ren sortzaile eta arduraduna.
== Biografia ==
[[Donostiako Udal Liburutegien Sarea]]n hasi zuen bere ibilaldi profesionala 1961ean; han 46 urtez jarraian lan egin ondoren, 2007ko ekainean hartu zuen erretiroa.
 
Irakurzaletasunaren sustapenaren garrantziaz oharturik berehala bultzatu zuen haurrei zuzendutako saila liburutegian. Horregatik 1970an hasi zen Udal Liburutegiak [[Konstituzio plaza]]n zeukan eraikinean zerbitzu hau ematen, hirugarren pisuan eta 100 metru karratu pasatxoko espazio batean, 50 libururekin soilik. Urteetan zehar, bilduma eta erabiltzaileen kopuruen igoerarekin batera, espazioa eta zerbitzua hobetzeko beharra ikusi zen eta 1994ean Fermin Calbeton kaleko eraikinean jarraitu zen zerbitzua ematen. Instalakuntza berrietan, 0-5 urte bitarteko haurrentzako liburutegia jarri zuen, irakurzaletasuna lehen adinetatik bultzatzeko nahiak bultzatuta, Parisetik ekarritako ideia berri bat errealitatea bihurtuz