Artikulu hau Bizkaiko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aulesti (argipena)».

Aulesti (izen zaharra Murelaga) Bizkaiko ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Lea-Artibai eskualdean kokaturikoa. 653 biztanle zituen 2016. urtean.

Aulesti
 Bizkaia, Euskal Herria
Aulestiko udaletxea.
Aulestiko bandera

Aulestiko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaLea-Artibai
Izen ofiziala Aulesti
AlkateaJone Ansotegi Ikazuriaga (EH Bildu)
Posta kodea48380
INE kodea48070
Herritarraaulestiar
Kokapena
Koordenatuak43°17′47″N 2°33′46″W / 43.2964°N 2.5628°W / 43.2964; -2.5628
Map
Azalera25,31 km²
Garaiera86 metro
Distantzia44 km Bilbora
Demografia
Biztanleria655 (2023)
0 (2022)
alt_left 331 (%50,5) (%49,3) 323 alt_right
Dentsitatea25,88 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 0,92
Zahartze tasa[1]% 21,01
Ugalkortasun tasa[1]‰ 30,53
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 84 (2011)
Genero desoreka[1]% 9,72 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,14 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 91,62 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 84.81 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.aulesti.net

Herri nagusiki euskalduna izanda UEMA elkarteko kidea da, bertako alkatea dela UEMAko lehendakaria.

Geografia

aldatu

Auzoak

aldatu

Goierri, Ibarrola, Narea, Malats, San Anton, Urriola eta Zubero.

Ingurune naturala

aldatu

Leia mendilerroaren Iluntzar mendiko (727 m.) oinetan dago kokatuta herria. Lea ibaiak udalerria gurutzatzen du. Herriko punturik altuena Urregarai tontorra da (707m.).

Udalerri mugakideak

aldatu

Historia

aldatu

Bandoen gerratan, Aulestia etxea oinaztarren aldekoa zen.

1498. urteko irailean sute handi batek herriko kale bakarra erre zuen.

1743an topatu ziren Telleriako urak. Uda sasoian jende asko etortzen zen herrira ur horiek hartuta atseden hartzera.

1924 eta 1966 urteetan, 11 baserri hustu ziren. Hurrengo lau urteetan, beste zortzi.

 
Kale nagusia

Baliteke Sabin Arana Iturritza baserrian bizi izana, euskara ikasten ari zela. Eta, beranduago, Alkorta etxean.[4]

Azpiegiturak

aldatu

Hezkuntza

aldatu
  • Haur-eskola[5]
  • Urregarai Herri Eskola[6]
  • Ludoteka[7]
  • KZ gunea[7]

Kultura

aldatu

Kirola

aldatu
  • Torrezelai kirol-gunea[8]

Osasuna

aldatu
  • Kontsultategia[9]

Demografia

aldatu

Aulestik 665 biztanle zeuzkan 2019an. Horietatik %27,37ak 65 urte edo gehiago zeuzkan. Atzerrian jaiotakoen kopurua %6,02 zen.[10]

Aulestiko biztanleria

Politika

aldatu

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Mikel Ansotegi Jaio (EH Bildu) da Aulestiko alkatea, alkatetza berrituz. Ansotegik alkatetza berritu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoaz.

2015eko udal hauteskundeak

aldatu

Aulestiko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
5 / 7
291 (% 74,05)
5 / 7
291 (% 65,39)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
2 / 7
102 (% 25,95)
2 / 7
152 (% 34,16)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

2019ko udal hauteskundeak

aldatu

2019ko maiatzeko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bildu 279 boto; EAJk 111 boto.[11] Ondorioz, Jone Antsotegi Ikazuriaga aukeratu zuten alkate.[12]

Ekonomia

aldatu

Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak 2017an: Lehen sektorea %8,2; bigarren sektorea %31,4; eta hirugarren sektorea %50,9. Eraikuntzaren arloak balio erantsi gordinaren %9,5 suposatzen zuen.[10]

Euskara

aldatu
Aulestiko Cresen Urkidi hiztunaren testigantza. Euskal Herriko Ahotsak[13][14] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Aulestiko euskara mendebaldeko bizkaieraren barnean kokatzen da, sortaldeko hizkeraren parte den Lea-Artibaiko euskaran[13][14] hain zuzen. Herritarren %88,52 euskalduna da.[10]

Ondasun nabarmenak

aldatu

Argazki galeria

aldatu

Elkarteak

aldatu

Aulestiar ospetsuak

aldatu

Bitxikeriak

aldatu
  • Herri honetan egindako azterketa baten ondoren argitaratu zuen William A. Douglass antropologo estatubatuarrak 'Death in Murelaga' liburua. Bertan aztertzen ditu herri honetako hileta errituak.[17] Ikerketa egiteko, urtebetez egon zen Zubero auzoko Goitiandia baserrian bizitzen.[18] 1965 urtean egin zuen egonaldi hura.[19]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Augustin Zubikarai eta Juan Fernandez Egiguren (1990), Aulesti
  5. «Aulestiko Udala - Haurreskola» www.aulesti.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  6. «Aulestiko Udala - Urregarai Herri Eskola» www.aulesti.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  7. a b c «Aulestiko Udala - Kultura» www.aulesti.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  8. «Aulestiko Udala - Kirolak» www.aulesti.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  9. «Aulestiko Udala - Osasuna» www.aulesti.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  10. a b c «Web Eustat. Datos Estadísticos de Aulesti» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  11. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  12. «Aulestiko Udala - Udala» www.aulesti.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  13. a b «Lea-Artibaikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
  14. a b «Aulesti - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
  15. «LeaArtibaiTurismoa» www.leaartibaiturismo.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  16. https://web.archive.org/web/20200324003323/http://www.aulesti.eus/es-ES/Noticias/Documents/Ondarea-eskola.pdf
  17. William A. Douglass (2003), Muerte en Murelaga, Alberdania
  18. «Muerte en Murelaga» Argia 2006-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  19. (Gaztelaniaz) «Se reedita 'Muerte en Murélaga', de William Douglass» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa