Boletus rhodoxanthus
Boletus rhodoxanthus Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Askoren iritziz, Boletus purpureus-en barietate bat da.
Boletus rhodoxanthus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Ia galzorian (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Rubroboletus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Rubroboletus rhodoxanthus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Boletus (Tubiporus) rhodoxanthus, Boletus sanguineus var. rhodoxanthus.
Deskribapena
aldatuKapela: 15 cm. arteko diametrokoa du. Leuna eta zurixka, eta ertzetan orban gorrixkak ditu; gainerako kapelaren orbanak eta azalaren arrakalenak ere gorrixkak dira. Azal hau erraz bereiz daiteke, Tubiporus azpigeneroko espezie gutxitan gertatzen dena.
Tutuak: Hori berdexkak, ukitzean urdindu egiten direnak.
Poroak: Hasieran horixkak dira, baina berehala gorrira pasatzen dira, lehenengo erdian eta gero ertzetan, horrela, poroetan bi kolore hori eta gorri erakusten ditu, eta hortik datorkio rhodoxanthus izena.
Hanka: 5-2 x 4-5,2 cm-koa. Erdian lodituta eta ia zilindrikoa. Horia da goiko aldean eta gorri-purpura behean. Ondo markatutako sare gorrixka darama.
Haragia: Hori-sufre kolorekoa, goialdean arin urdintzen da eta oinaren oinarrian gorri-karmin kolorea hartzen du. Fruta-usaina du.[2]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Rhodoxanthus berriz, grekotik dator, “rhodos” = arrosa, “xanthos” = horia. Koloreen arabera.
Jangarritasuna
aldatuToxikoa da gordinik, eta ez da jateko ona kozinatuta.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuEz da erraza bere identifikazioa. Ezaugarrietako bat da, haragia oinaren erditik behera ez dela urdintzen. Lagungarria izan daiteke kapelaren kolore argia, haragi horia eta oinaren gaineko sare zabal arrosa, haragiaren kolore horia agerian uzten duena. Boletus lupinus eta Boletus purpureus oso antzekoak dira, baina sare itxia dute eta ez dute gainazalaren kolorea agerian uzten.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean agertzen da hostozabalen basoetan.[5]
Banaketa eremua
aldatuEuropa, baina arrarotzat jotzen da Europako ipar aldean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 391 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 158. or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 429 or. ISBN 84-282-0541-6X(T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo EDITORIAL PIRINEO, 602 or. ISBN 84-87997-86-4..