Butch Cassidy and the Sundance Kid
Butch Cassidy and the Sundance Kid (euskaraz "Butch Cassidy eta Sundance Kid") 1969ko George Roy Hill estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da.
Bertan Mendebalde Urrunan aski ezagunak ziren Butch Cassidy (Paul Newman) eta Harry Longabaugh "Sundance Kid" (Robert Redford) bidelapurren istorioa kontatzen da, bai eta heuren ustezko Boliviarako ihesaldia ere. Bertan entzun daitekeen Raindrops Keep Fallin' on My Head abestiak sekulako ospea bereganatu zuen.
Filmak lau Oscar Sari irabazi zituen: Argazkigintza onenaren Oscar Saria, Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria, Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria.
2003an Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegiak Ameriketako Estatu Batuetako Filmen Erregistro Nazionalan bildu zuen, "kulturalki, historikoki, edo estetikoki nabarmena" baitzen.
Argumentua
aldatuButch Cassidy (Paul Newman) eta Sundance Kid (Robert Redford) Wyoming estatuan jardun ohi duen bidelapur talde batetako buruzagiak dira, Talde Basatia, alegia. Taldeak ezaugarri nagusi bat du, heuren biktimak ez dituela hiltzen. Butch antolatzailea da, Sundance aldiz ekintza gizona. Halere, garai batean basatia eta legerik gabea zen Mendebalde Urruna zibilizatzen hacia da, eta taldeak tren baten lapurreta egiten ari denean, heuren atzetik doan gizon armatuez osatutako talde batekin topo egiten dute. Butch eta Sundancek mendi, ibai eta herrietan barna heuren jarraitzaileetatik ozta-ozta ihes egitea lortzen dute. Azkenean haiengandik ihes egitea lortzen dutenean, zortez Sundancen neskalaguna den Ettaren (Katharine Ross) etxean babes hartu eta Butchi ideia bat bururatuko zaio: Boliviara joatea.
Aktoreak
aldatu- Paul Newman: Butch Cassidy
- Robert Redford: Sundance Kid
- Katharine Ross: Etta Place
- Strother Martin: Percy Garris
- Henry Jones: Bike Salesman
- Jeff Corey: Bledsoe
- George Furth as Woodcock sheriffa
- Cloris Leachman: Agnes
- Ted Cassidy: Harvey Logan
- Kenneth Mars: Marshal
- Donnelly Rhodes: Macon
- Jody Gilbert: Treneko emakume handikotea
- Timothy Scottas: Berriemalea
- Don Keefer: Suhiltzailea
- Charles Dierkop: Flat Nose Curry
- Pancho Córdova: Bankuko zuzendaria
- Nelson Olmsted: Argazkilaria
Soinu Banda
aldatu- The Sundance Kid
- Raindrops Keep Fallin' on My Head
- Not Goin' Home Anymore
- South American Getaway
- On A Bicycle Built For Joy
- Come Touch The Sun
- The Old Fun City
- Not Goin' Home Anymore (reprise)