The Dukes of Hazzard (filma)
The Dukes of Hazzard (euskaraz Hazzardeko Duketarrak) 2005ean Jay Chandrasekhar estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako akziozko komedia film bat da. The Dukes of Hazzard (1979-1985) estatubatuar telesail ospetsuaren zinemarako egokitzapena da (1980ko hamarkadan ETB1ean emana). Johnny Knoxville, Seann William Scott, Jessica Simpson, Burt Reynolds eta Willie Nelson aktoreek antzeztu zuten.
2007an The Dukes of Hazzard: The Beginning ("Hazzardeko Duketarrak: Hastapena") izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentua
aldatuEstatu Batuetako Hegoaldea. Bo (Seann William Scott) eta Luke Duke (Johnny Knoxville) Hazzard konderrian bizi diren bi lehengusu gazte eta eroskoak dira. Biek, Osaba Jesse (Willie Nelson) eta Daisy (Jessica Simpson) lehengusina eder eta erakargarriaren laguntzaz, familiaren legezkanpoko alkohol negozioaren itxiera galerazten saiatuko dira, baina poliziarengandik ihes egiteko bere General Lee autoarekin konderriko landa errepideen barna burutzen dituzten abiadura handiko lasterketa ausartegien ondorioz beti Rosco P. Coltrane (M.C. Gainey) por su temeraria conducción en un coche nsheriffarekin arazoak izaten amaitu ohi dutea. Hori gutxi balitz, konderriko 'Boss' Hogg (Burt Reynolds) agintari ustelak ere Duke familia gorrotatzen du, horregatik beren baserritik kaleratu nahi ditu.
Aktoreak
aldatu- Johnny Knoxville: Luke Duke
- Seann William Scott: Bo Duke
- Randy Orton: Bo Duke (ordezkoa)
- Jessica Simpson: Daisy Duke
- Burt Reynolds: Boss Hogg
- Willie Nelson: Osaba Jesse Duke
- David Koechner: Cooter Davenport
- M. C. Gainey: Rosco P. Coltrane sheriffa
- Michael Weston: Enos Strate komisarioa
- Lynda Carter: Pauline
- James Roday: Billy Prickett
- Kevin Heffernan: Derek "Sheev" Sheevington
- Nikki Griffin: Katie-Lynn Johnson
- Jacqui Maxwell: Annette
- Alice Greczyn: Laurie Pullman
- Junior Brown: Baladalaria (narratzailea)
- Joe Don Baker: Jim Applewhite gobernadorea
- Barry Corbin: Bill Pullman
Kanpo estekak
aldatu- The Dukes of Hazzard filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)