Zinismo (filosofia)

Joxemai (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:27, 18 urtarrila 2017

Zinismoa edo eskola zinikoa Antzinako Grezian K. a. V. mendean sortutako eskola filosofiko bat da, bertutera heltzeko gizakia berezko naturaren arabera bizi behar dela aldarrikatzen duena. Horretarako, aberastasunak, ospea eta oro har morala ukatu eta bizimodu sinple eta askea aldarrikatzen dute eskolako jarraitzaileek, zinikoek direlakoek. Kosmopolitak ziren gainera, polis edo herri jakin batekiko atxikimendua ukatzen baitzuten. Etika zinikoak garaiko herritarren gutxiespena ekarri eta kunikos edo txakurrak bezala bizi zirela esaten zen haiei buruz eta ziniko izena hortik datorkiela ere aipatu da. Lehen zinikoa Antistenes izan zen, Sokratesen ikaslea bera, zeinarengandik eragin nabarmena jaso zuen. Ziniko famatuena, gehienen iritziz, Diogenes Sinopekoa izan zen: haren bizitzak bere pentsamoldea islatzen duten hainbat anekdotaz ilustratzen da, hala nola upel baten barruan zela edo kriseilu batez ibiltzen zela hara eta hona pertsona zuzen baten bila, inoiz aurkitu gabe. Beste ziniko famatu batzuk Krates Tebaskoa eta Hiparkia haren emaztea izan ziren.

Kanpo loturak


  Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.