Kultura batean, maskulinitatea gizon eta mutilei buruz osatzen den ezaugarri-multzoari eta irudiari esaten zaio. Ezaugarri horiek sinplifikatuak direnean estereotipo maskulinoa osatzen dutela esaten da. Hainbat ekoizpen kulturaletan (literaturan, zineman...) ere maiz baliatzen dena.

Daniel Craig, James Bond pertsonaiaren rola, estereotipo maskulino jakin baten ezaugarri asko betetzen zuen pertsonaiaren rola interpretatu duen aktoreetako bat

Gizonengan gehien baloratzen diren tasunak denborarekin aldatzen doaz. Estereotipo maskulino esaten zaie, askotan, aurreko garaietan gizonen tasun legez agertzen ziren tasunei eta, horien aldean, tasun berriago batzuk sustatu beharko liratekeela proposatzen da maiz.

Matxismo/feminismo gaiei buruzko argudiozko testuetan estereotipo batzuk deskribatzen direnean, eredu hobeak proposatzen dira askotan.

Ikus, gainera