Bohr efektua
Bohr efektua hemoglobinak oxigenoarekiko duen afinitatearen jaitsieran datza, odoleko CO2 kontzentrazioa handitzen denean. 1904an Christian Bohr fisiologoak (Niels Bohr fisikariaren aita) egiaztatu zuen bere izena daraman efektua.
![](https://cdn.statically.io/img/upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/8a/Oxyhaemoglobin_dissociation_curve.png/250px-Oxyhaemoglobin_dissociation_curve.png)
Bohr efektuak garrantzia handia du arnas-fisiologian: berari esker oxigenoa hemoglobinari lotzen da biriketan (bertan CO2 kontzentrazioa oso txikia baita) eta askatzen da ehunetan (CO2 kontzentrazioa handia delako eta -beraz- hemoglobinak afinitate gutxiago duelako oxigenoarekiko).
CO2-ko kontzentrazio handiak pHaren azidifikazioa dakar:
CO2 + H2O HCO3- + H+
Goiko erreakzioa eskuineruntz abiatzen da karbono dioxidoaren kontzentrazioa handia denean, pHa jaisten duen H+ agertuz. Ustez, pHaren jaitsiera horrek hemoglobinaren konformazioa aldatzen du eta bere oxigenoarekiko afinitatea jaitsi egiten du:
HbO2 + H+ HbH+ + O2