Llanelli (euskaraz San Elliren eliza esan nahi du) Galesko hegoaldeko Carmarthenshire konderriko komunitate eta udalerri bat da, berez konderri honetako udalerri handiena delarik. Loughor estuarioaren ertzean dago. Swansea hiritik 16 kilometro ipar-mendebaldera eta konderriko hiriburua den Carmarthen udalerritik 19 kilometro hego-ekialdera dago.

Llanelli
 Gales
Administrazioa
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Gales
LurraldeaCarmarthenshire
PostakodeaSA14, SA15
OS grid kodeaSN505005
Geografia
Koordenatuak51°41′N 4°09′W / 51.68°N 4.15°W / 51.68; -4.15
Map
Demografia
Biztanleria46.358 (2001)
Bestelako informazioa

Kirola

aldatu

Galesen errugbiak kirol nazionala bada (bereziki hegoaldean), Llanelli herrialde honetakoe errugbiaren gune garrantzitsuenetako bat da, bere errugbi historiaz oso harro dagoelarik. Llanelli Scarlets errugbi talde profesionala bertakoa da eta Pro 12 Ligan jokatzen du. 2004an txapeldun gelditu zen.

Galesera

aldatu

2001ko erroldaren arabera hiri honetako biztanleen %28,69a galesera hiztuna zen. XX. mendearen erdialdera biztanleriaren erdiak baino gehiago zelta hizkuntzaz mintzatzen zen mundu osoko hiririk handiena zen.[1]

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. The Welsh Academy Encyclopedia of Wales. Cardiff: University of Wales Press 2008.

Kanpo estekak

aldatu