Longford
Longford (irlanderaz: An Longfort) Irlandako Errepublikako Longford konderriko hiriburua da. 2011ko erroldaren arabera Longford hiriak 9.601 biztanle zituen. Konderriko biztanleriaren herena bertan bizi da beraz.
Longford An Longfort | ||
---|---|---|
town council in the Republic of Ireland (en) ![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria | ![]() ![]() ![]() | |
Posta kodea | LD | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 53°43′37″N 7°47′59″W / 53.727°N 7.7998°W | |
![]() | ||
Azalera | 1.091 km² | |
Altuera | 72 | |
Demografia | ||
Dentsitatea | 8,8 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | |
http://www.longfordcoco.ie www.longfordcoco.ie |
Etimologia
aldatuIrlanderazko An Longfort izenak "Ontzien Kaia" esan nahi du.
Historia
aldatuLongford Camlin ibaiaren ertzean sortu zen. Camlin ibaia Shannon ibaiaren adarra da. Bertako klanek herriaz gain konderriaren hego eta erdialde osoa ere beren menpe izan zuten. Garai hartan konderria Anghaile izenaz ezagutzen zen. Dominikoen monasterioa fundatu zen herrian 1400 urtearen inguruan.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Corlea Bidea (Corlea Trackway): Burdin Aroko bidea da, 1984ean berreskuratu zena.
- Saint Mel katedrala: 1840 eta 1856 artean eraikitako katedrala.
- Carrigglas Manor jauregia: 1837ko eraikina, Tudor estiloan diseinatua. Higanoten ondorengoak ziren Lefroy familiaren etxea.
Herritar ezagunak
aldatu- Ruairí Ó Brádaigh (1932-2013), Sinn Féin alderdiko buruzagia eta IRAkidea.
Kanpo estekak
aldatu