Tobolsk
Tobolsk Errusiako erdialdeko hiri bat da, ibai-portua, Tiumen oblastean (Mendebaleko Siberia) kokatua, Irtyx eta Tobol ibaien bilgunean. 92.880 biztanle zituen 2002an. Burdinbideen gune garrantzitsua da, eta industria (petrokimika, janaria, ontziolak, larrugintza) da ekonomia jarduera nagusia.
![](https://cdn.statically.io/img/upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d6/Prokudin-Gorskii-31.jpg/220px-Prokudin-Gorskii-31.jpg)
Historia
aldatu1587. urtean sortu zuten hiria, eta Siberia konkistatzeko errusiarren abiapuntua izan zen hasieratik. 1708-1824. urteetan Siberiako hiriburua izan zen, eta tsarren garaietan deportaziorako gunea ere izan zen. Nikolas II.a tsarra eta haren familia hara erbesteratu zituzten.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.