Up in the Air (2009ko filma)
Up in the Air (euskaraz Goran Airean), 2009ko Jason Reitman kanadar-estatubatuarrak zuzendutako drama-komedia film bat da. Walter Kirn idazlearen 2001eko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. George Clooney, Vera Farmiga, Anna Kendrick, Jason Bateman, Danny McBride, Melanie Lynskey, Amy Morton, Sam Elliott, J. K. Simmons eta Zach Galifianakis aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuEnpresa batek Ryan Bingham (George Clooney) giza baliabideetako kontsultorea langile murrizketa bat egin dezan kontratatuko du, langileak kaleratzen aditua baita. Duela asko, Ryan AEBetan barnean inongo kezkarik gabe bidaiatuz bizi da. Behar duen oro bere gurpildun maletan eraman dezake eta bidai agentzien bidaiari leialtasunerako programek oso gogokoa denea haiek emandako bidai pribilegioez gozatu ohi du. Halere, Ryanek ez du benetako bizileku edo sustrairik. Hegaldi batean maiz bidaiatzen duen Alex (Vera Farmiga) bidakide ederra ezagutu eta hartaz erakarria sentituko da,bestalde Ryanen nagusia den Craig Gregory (Jason Bateman), aurrez Natalie Keener (Anna Kendrick) eraginkortasunean aditua den langile gazteak konbentzituta, Ryan bidaiak egitetik etenarazi eta bulego batean lan egitera mehatxatuko du. Lanpostu finko batera lotua izateko panoramaren aurrean, Ryan benetako bizileku ta etxebizitza batean bizitzearen esnahaiaz gogoeta egiten hasiko da.
Aktoreak
aldatu- George Clooney: Ryan Bingham
- Vera Farmiga: Alex
- Anna Kendrick: Natalie Keener
- Jason Bateman: Craig Gregory
- Melanie Lynskey: Julie
- Chris Lowell: Kevin
- Sam Elliott: Maynard Finch
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)