Edukira joan

Gales

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txantiloi:2024-29ko herrialdea aste honetako herrialdea da. Lagundu artikulu hau zabaltzen.

Gales
Wales (en), Cymru (cy)

Galesko bandera
Bandera
Galesko armarria
Goiburua: Cymru am byth
("Gales betiko")
Ereserkia: Hen Wlad Fy Nhadau
("Nire arbasoen lurra")
Herrialdea  Erresuma Batua
Hiriburua Cardiff/Caerdydd
Eremua 20.779 km²
Biztanleria 2.958.600 (2005)
Dentsitatea 140 bizt / km²
Hizkuntza ofiziala(k) ingelesa, galesera
Herritarra galestar
Bateratzea 1056
Zaindaria San David
www.wales.gov.uk

Gales (ingelesez Wales, galeseraz Cymru), Erresuma Batua osatzen duten 4 herrialdeetako bat da. Britainiar uhartearen mendebaldean dagoen penintsula batean kokatzen da. Ingalaterra du mugakide ekialdean honako konderriekin: Cheshire, Shropshire, Herefordshire eta Gloucestershire, Irlandako itsasoa (galeseraz Môr Iwerdodon) iparraldean eta mendebaldean, ipar-ekialdean Dee ibaia (Afon Dyfrdwy) eta Bristolgo kanala hegoaldean.

Hiriburua Cardiff/Caerdydd da eta 300.000 biztanle ditu. Galesek denera 20.779 km²-ko azalera dauka, eta 2.903.085 biztanle (140 bizt./km², 2001).

XIX. mendetik aurrera, Gales garaiko eskualde industrializatuenetakoa bihurtzen da, Britainiar Inperioa eta bere koloniei ikazt eta altzairu kopuru erraldoiak eskainiz. Gaur egunekoz, Zerbitzuen sektorea Industriaren sektorearen mailara ailegatu da, Galesko sektore garrantzitsu izateraino. Nahiz eta Galesko BPG-a Britainia Handiko beste eskualdeetakoa baino zertxobait baxuagoa izan, Gales eta Britainia Handiko beste eskualdeen arteko bizi mailaren ezberdintasun handirik ez da nabaritzen. XX. mendetik aurrera galestar nortasun nazionalaren berpizkunde bat eman zen.

Etimologia

'Gales izena (ingeleraz Wales), Walha edo Wallas germaniar hitzaren eratorria da, honek euskaraz "atzerritar" edo "kanpotar" esan nahi du. Izendapen berdina Kornualles-en agertzen da bere ingelerazko izenean "-wall" atzizkian: "Conrwall". Galestarrek euren buruei "cymry" ("aberkideak") bezala deritze, eta bere herrialdeari "Cymru" ("Aberkideen Lurra"), antzineko galeseran; izendapen honek garbi uzten digu galestarrak Britainia Handiko jatorrizko biztanleak zirelako ezagupena edo ustea zutela (bai eta bere arbaso britoien bertuteen ojasotzaileak), bai eta Britainia Handia erasotu edo inbaditu zuten atzerritarrengandik bereizteko asmoz: anglosaxoiak (ingelesak).

Geografia

Gales satelite irudian

Snowdon/Yr Wyddfa (1.085 m) da mendirik garaiena, Snowdonia/Eryriko mendigunean.

Bestela, herrialdeko mendilerro nagusia Mendi Kanbrikoak dira, herrialdeko erdialdean daudenak.

Hiri nagusiak

Cardiff/Caerdydd (305.000 biztanle, 2001) da hiriburua eta hiri nagusia.

Beste hiri garrantzitsu batzuk:

Historia

Historiaurreko garaia

Bryn Celli Dduko trikuharria.

Homo Sapiens SapiensEgungo gizakiak azken 29.000 urteetan bizi dira Galesen, nahiz eta etenik gabeko bizialdia azken Izotz Arotik (K. a. 12.000 eta 10.000 bitartetik) hona dator. Izan ere, une horretan Europako ehiztari-biltzaileak Britainia Handira migratzen hasi ziren.

Izotz Aroaren ondoko garaietan, Europa eta Britainia Handia bereizita geratu ziren itsasoaren maila igo zelako (K. a. 7.000-6.000). John Daviesen esanetan, galestarren zenbait ipuin eta kondairatan (Irlanda eta Galesen arteko tartea handitzea) gertaera horren oroitzapen folklorikoa izan zitekeen.[1]

Horren ondoren, itsasoa zeharkatuz ere etorri zen jendea, oraingo honetan Iberiar Penintsulatik.[2] Neolitoko kolonizatzaile hauek bertakoekin nahastuta, bizimodua aldatu zuten, janariaren ekoizpenari ekin baitzioten. Basoak moztu zituzten, abereentzako larreak sortzeko eta lurra ereiteko, eta zeramika eta ehunak egiten hasi ziren. Halaber, trikuharriak, Pentre Ifan, Bryn Celli Ddu eta Parc Cwm long cairn, esaterako, eraiki zituzten. Erromatarrak iritsi orduko, galestarrak hainbat tributan zeuden bananduta: Deceangli, Ordovices, Cornovii, Demetae eta Silures.


Banaketa administratiboa

Lurraldeak

Galesko lurralde nagusiak (Principal areas of Wales).

22 lurralde nagusitan banatuta dago herrialdea 1996tik:

  1. Merthyr Tydfil.
  2. Caerffili.
  3. Blaenau Gwent.
  4. Torfaen.
  5. Monmouthshire/Sir Fynwy.
  6. Newport/Casnewydd .
  7. Cardiff/Caerdydd.
  8. Vale of Glamorgan/Bro Morgannwg.
  9. Bridgend/Pen-y-bont ar Ogwr.
  10. Rhondda Cynon Taf.
  11. Castell-nedd Port Talbot.
  12. Swansea/Abertawe.
  13. Carmarthenshire/Sir Gaerfyrddin.
  14. Ceredigion.
  15. Powys.
  16. Wrexham.
  17. Flintshire/Sir y Fflint .
  18. Denbighshire/Sir Ddinbych.
  19. Conwy.
  20. Gwynedd.
  21. Anglesey/Ynys Mon.
  22. Pembrokeshire/Sir Benfro.

Diaspora

Sakontzeko, irakurri: «Galesak Patagonian» eta «Galesak Ipar Amerikan»

Galestik kanpo, komunitate garrantzitsuenak Chubuteko probintzian (Argentinako Patagonia) eta Ipar Amerikan daude.

Hizkuntzak

Hizkuntza ofizialak ingelesa eta galesera dira, lehenengoa nagusi dela eta bigarrenaren hiztunak biztanleen %20 inguru direla, 600.000 gutxi gora-behera eta ipar-mendebaldean bizi direla.

Bestela, galesera hizkuntza zelta da, bretainierarekin oso antzekoa.

Ekonomia

Historikoki, meatzaritzaren jarduera oso garrantzitsua eduki dute lurraldean, ikatza, burdina, kobrea, zilarra, beruna eta urrea ustiatuz nagusiki.

Politika

Erresuma Batuaren barruan dagoen herrialdea izanda, Elisabete II.a erregina Galesko estatuburua da. Honek boterea uzten du Erresuma Batuko Legebiltzarraren eskuetan, eta azken honek Galesko Legebiltzar Nazionalari eskuduntza batzuk ematen dizkio, 1998ko Devolution edo itzultzetik.

Rhodri Morgan lehen ministroa da 2000tik, Alderdi Laboristakoa. Dena den, 2007ko hauteskundeen ostean Plaid Cymru alderdi nazionalistarekin dago gobernuan.

Kirolak

Futbolean, selekzio nazionala munduko hiru zaharrenen artean dago, lehenengo partida 1876an jokatuz Eskoziaren aurka. 1958an parte hartu zuen Munduko Futbol Txapelketan, Suedian, lehen eta azken aldiz. Bestela, John Benjamin Toshack, Neville Southall, Ian Rush eta Mark Hughes daude azken urteotako jokalari ezagunenen artean.

Herrialde barneko txapelketei dagokienez, berezko liga daukate 1992tik, historikoki hiru talde nagusiek (Swansea City AFC, Cardiff City FC eta Wrexham AFC) Ingalaterrako Ligan jokatzen duten arren.

Errugbian, Galeseko errgubi selekzioak antolatu zuen 1999an munduko txapelketa. Halaber, Sei Nazioen Torneoaren ohiko partaidea da.

Erlijioa

Zeltiar eragina duten beste herrialde batzuen antzera, Galesen ere erlijioak berebiziko garrantzia du. Honen froga gisa bertan kokaten diren abatetxeak (Cymer-Dogellau), katedralak (S. David) eta gurutze zeltiar eta zeltiar apaindura elkargurutzatuak (Carrew).

2001an galestarrak honako erlijio multzoetan banatzen ziren:

  • Kristauak: 71,9%
  • Budistak: 0,19%
  • Hinduak: 0,19%
  • Juduak: 0,08%
  • Musulmanak: 0,75%
  • Sîkhak: 0,07%
  • Besteak: 0,24%
  • Ateoak: 18,53%
  • Ez ezagutaraziak: 8,07%

Ospakizunak

San Daviden bandera.

Martxoaren 1ean San Daviden eguna (Saint David ingelesez eta Dewi Sant galeseraz) Galesko festa nazionala da, herrialdeko patroia denez. Diasporan ere ospatzen dute.

Bestela, ezagunak dira "Eisteddfod" izeneko kultura jaialdiak, poesia eta musika uztartzen dituztenak, galeseraz nagusiki.

Pertsonaia ezagunak

Sakontzeko, irakurri: «Galestar ezagunen zerrenda»

Aipatzekoak dira Bertrand Russell, Roald Dahl eta Ken Follett idazleak, Richard Burton eta Anthony Hopkins aktoreak eta Ian Rush eta John Benjamin Toshack futbolariak, besteak beste.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gales
  1. Davies, John (1994). A History of Wales. London: Penguin. pp. 4 - 6. ISBN 0-14-01-4581-8.
  2. "Genes link Celts to Basques". BBC News website. BBC. 2001-04-03. http://news.bbc.co.uk/1/hi/wales/1256894.stm. Retrieved on 2008-08-05.