Edukira joan

FK Partizan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:18, 17 uztaila 2013
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
FK Partizan Beograd
Ezizena(k)Crno-Beli ("beltz-zuriak")
Parni valjak ("lokomotora")
Sorrera1945
Futbol zelaiaPartizan Estadioa
edukiera: 32.710 lagun
inaugurazioa: 1951 (2011ean berriztua)
PresidenteaTxantiloi:SRB Dragan Đurić
EntrenatzaileaTxantiloi:DEUTxantiloi:SRB Vuk Rašović
LigaSerbiako SuperLiga
2012-131.a
Webguneawww.partizan.rs/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FK Partizan edo Belgradeko Partizan (serbieraz Фудбалски клуб Партизан Београд, Fudbalski klub Partizan Beograd) Serbiako futbol talde bat da Belgrad hirikoa. Jugoslaviaren garaian talde ezaguna izan bazen ere Serbiaren garaian erabateko nagusitasuna izan du bere herrialdeko txapelketatan. Azkenengo sei ligak Partizanek eskuratu ditu.

Historia

Jugoslaviako aroa

1945eko urriaren 4ean sortu zen Jugoslovensko sportsko društvo Partizan kirol taldearen futbol atal gisa. Izena Jugoslaviako Partisanoen omenez ezarri zen. Partizanoak Jugoslavia askatu zuten gudari komunistak izan ziren. Berehala iritsi ziren lehenengo garaipenak, 1947ko Liga eta Kopa eta 1949ko Liga.

50. hamarkadan apal ibili ondoren (nahiz eta 3 Kopa eskuratu izan) harrobiarekin lan egiteko erabakia hartu zuten eta 60. hamarkada arrakastatsua etorri zen, 4 Ligaz gain 1966an Europako Kopako finalera iritsi baitziren. Real Madril taldeak garaitu zuen 2-1eko emaitzaz.

Hamarkada batek pasa behar izan zuen berriz ere Jugoslaviako taldeen arteko goren mailara igo eta Liga berriak eskuratzeko. Ordukoa du nazio arteko lehen kopa ere, 1978ko Mitropa Kopa.

Serbiako aroa

1992an Jugoslavia desegin zenan taldeak izen "komunista" aldatu eta Fudbalski klub (Futbol taldea) ezarri zuen Partizan izenaren aurretik. 2006 arte Serbia eta Montenegrok elkarrekin jarraitu zuten eta txapelketak Jugoslaviako Liga izenaz jarraitu arren jadanik Serbiarrek monopolizatuta zeukaten. FK Partizan herrialdeko talde nagusia bihurtu da Ligari dagokionez jadanik 14 txapelketa eskuratu baititu, azkenengo seirak jarraian. Kopari dagokionez berriz Izar Gorriak gehiago lortu ditu Partizanek baino.

Palmaresa

Jugoslavian: 17

Serbian: 21

  • Serbiako Liga (14): 1993, 1994, 1996, 1997, 1999, 2002, 2003, 2005, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013.
  • Serbiako Kopa (7): 1992, 1994, 1998, 2001, 2008, 2009, 2011.

Nazio artean: 1

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1966
  • Txapelduna (1): 1978.

Jokalari ezagunak

Urrezko baloiaren saririk ez du inork irabazi baina zilarrezkoa eskuratu zuten Dejan Savićevićek eta Darko Pančevek 1991ean. Beste jokalari ezagun batzuk Dragan Stojković, Robert Prosinečki eta Dragan Džajić.

Kanpo loturak