Edukira joan

Johannes Kepler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johannes Kepler

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohannes Kepler
JaiotzaWeil der Stadt1571ko abenduaren 27a
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
Württembergeko Dukerria
HeriotzaRatisbona1630eko azaroaren 15a (58 urte)
Hobiratze lekuaRatisbona
Familia
AitaHeinrich Kepler
AmaKatharina Kepler
Ezkontidea(k)Barbara Müller (en) Itzuli  (1597ko apirilaren 27a -  1611ko uztaila)
Susanne Reuttinger (en) Itzuli  (1613ko urriaren 28a -  1630eko azaroaren 15a)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaTübingengo Unibertsitatea
Evangelical Seminaries of Maulbronn and Blaubeuren (en) Itzuli
Tübinger Stift (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaArtean graduatua
Arte-masterra
Tesi zuzendariaMichael Maestlin
Hizkuntzaklatina
alemana
Irakaslea(k)Michael Maestlin
Tycho Brahe
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jardueraknaturalista, astrologoa, evangelical theologian (en) Itzuli, matematikaria, astronomoa, musikologoa, fisikaria, kosmologoa, musikaren teorikoa, filosofoa, idazlea, irakaslea eta asmatzailea
Lantokia(k)Graz
Linz
Ulm eta Praga
Enplegatzailea(k)Grazko Unibertsitatea
Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Linz  (1612ko apirila -  1627)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakNikolas Koperniko
KidetzaLinzeen Akademia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Find a Grave: 8396584 Edit the value on Wikidata

Johannes Kepler (Weil der Stadt, 1571ko abenduaren 27a - Ratisbona, 1630eko azaroaren 15a) alemaniar matematikari eta astronomoa izan zen. Izarrartearen deskribapen geometriko zaharra baztertu eta astronomia dinamikoari hasiera eman zion. Eguzkiaren inguruko argizagien higidura eliptikoa aurkitu zuen. Tycho Braherekin lan egin zuen, eta haren ondorengo izan zen Rodolfo II.a enperadorearen astronomo gisa. Kepler-en teoriak izan ziren Galileo eta Newtonen aurkikuntzen oinarri[1].

Bizitza

Württemburgoko Weil der Stadt-ko hirian jaio zen, Germaniako Erromatar Inperio Santuan. Bere senitarteak luthertarrak izanik, Ausgburgoko Konfesiokoak, atsekabe anitz izan zituen. Mutil gaixotia eta familia txirokoa izan zen. Hala ere, bere dohain ugariek dirulaguntza lortzeko aukera eman zioten Tübingen-go unibertsitatean, apaiz luthertar bilakatzeko. Han Kopernikoren ideiak ezagutu zituen. Gero, 1594an, Austriako Graz hirian matematika klaseak eman zituen. Han, "Mysterium Cosmographicum" idatzi zuen, Kopernikoren ideien alde.

Kontrarreforma zela kausa, Pragara joan behar izan zuen. Han Tycho Brahe danimarkar astrologo ospetsua ezagutu zuen eta, hura zendu zenean, haren lanpostua, matematikari inperiala, hartu zuen. Tycho Braheren datuak erabiliz, Marte planetaren orbita elipse bat zela eriden zuen. 1609an "Astronomia Nova" argitaratu zuen, aurkikuntza berriekin, gaur egun Keplerren planeten mugimenduei buruzko lehenengo bi arauak deritzenak.

1612an luthertarrak Pragatik bota zituztenez gero, Kepler Linzera joan zen. Bere emaztea eta bi seme-alaba zendu zitzaizkion, baina berriro ezkondu zen. Hala ere, bere bizitza osoan zehar arazo pertsonalak eta ekonomikoak izan zituen. Beste bi alaba gazte hil zitzaizkion eta Württembergera itzuli behar izan zuen bere ama sorginkeria epaiketa batez libratzearren.

1619an "Harmonias Mundi" argitaratu zuen liburuan hirugarren lege bat ezarri zuen. Askotan lekuz aldatu izan arren, zazpi aleko "Ephitome Astronomiae" argitaratu zuen, 1621an. Hau bere lanik garrantzitsuena izan zen eta teoria heliozentrikoa bere osotasunean eztabaidatu zuen. Tycho Braheren "Rudolphine tables" osatzen ere ihardun zuen, planeten posizioak iraganean eta etorkizunean ezartzeko. Horretarako hobetu zituen logaritmoak erabili behar izan zituen.

Kepler Ratisbonan (alemanez: Regensburg) hil zen 1630ean. Hogeita Hamar Urteko Gerran bere hilobia suntsitu zuten.

Lanak

Eguzki-sistemaren Solido Platonikoaren maketa in Mysterium Cosmographicum (1596)
  • Mysterium cosmographicum (1596)
  • Astronomiae Pars Optica (1604)
  • De Stella nova in pede Serpentarii (1604)
  • Astronomia nova (1609)
  • Tertius Interveniens (1610)
  • Dissertatio cum Nuncio Sidereo (1610)
  • Dioptrice (1611)
  • De nive sexangula (1611)
  • De vero Anno, quo aeternus Dei Filius humanam naturam in Utero benedictae Virginis Mariae assumpsit (1613)
  • Eclogae Chronicae (1615)
  • Nova stereometria doliorum vinariorum (1615)
  • Epitome astronomiae Copernicanae (1618–1621)
  • Harmonice Mundi (1619)
  • Rudolphine Tables|Tabulae Rudolphinae(1627)
  • Somnium (1634)

Erreferentziak


Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johannes Kepler Aldatu lotura Wikidatan