Edukira joan

Hannah More

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 08:59, 28 martxoa 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Hannah More (Bristol, 1745eko otsailaren 2a – 1833ko irailaren 7a) idazle erlijioso ingelesa, filantropoa, poeta eta dramaturgoa izan zen. Samuel Johnson, Joshua Reynolds eta David Garricken zirkuluan koka diateke, gai moral eta erlijiosoei buruz idatzi zuenez.

Bristolen jaio zen, eta bere aitak bertan fundatutako eskola irakasle izan zelarik, bertan antzerki-lanak idazten hasi zen. Londresko elite literarioan eta Bluestocking esaten zitzaien emakume intelektual eta idazleen zirkuluetan kide nabarmen gisa barneratu zen. Adinean aurrera egin ahala, bere antzezlanak eta poesia are ebanjelikoagoak bihurtu ziren.

Esklabismoaren aurka zegoen talde batekin elkartu zen halaber, baina oro har nabaritu zen kontserbadorismo politikoagatik, eta antifeminista, kontrairaultzaile edo feminista kontserbadoretzat jo izan da ondorengo analisietan.[1] Hala ere, emakume idazleen belaunaldi gero eta nabarmenago baten parte ere kontsidera daiteke, garai bertsukoak baitiraFanny Burney, Mary Wollstonecraft, Ann Radcliffe, Maria Edgeworth, Madame de Staël, Lady Granville eta Jane Austen bera.

  1. Harriet Guest, 2005, "Hannah More and Conservative Feminism", British Women's Writing in the Long Eighteenth Century. London: Palgrave Macmillan.