Edukira joan

Gaskoinia

Wikipedia, Entziklopedia askea
130.206.161.70 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 15:12, 14 urtarrila 2009
Gaskoniako lurraldea

Gaskonia (Gasconha gaskoineraz eta Gascogne frantsesez) Okzitaniako probintzia historikoa da, gaur egungo Akitania eta Frantziako beste lurralde batzuk hartzen dituena. Halaber, Arango harana (Katalunia) Gaskoniaren lurralde bat da.

Bestetik, "Gaskoniako golkoa" izena ere erabiltzen da Bizkaiko Golkoa esateko, Euskaltzaindiak bigarrena hobetsi arren.

Gaskoi terminoaren jatorria

"Gaskoi" hitza "waskoi"-tik dator, hau da, "baskoi"-tik. Gaskonia Wasconia zen beraz, baskoien lurraldea. Historian, Gaskonia deritzon lurraldea erromatarren etorrera baino lehen euskara mintzatzen zen lurraldea zen. Lurrralde hartako biztanleek, ordea, beren hizkuntza erromatartu zuten. Nahasketa hartatik dator egungo gaskoniera, euskararen eragina duen erromantze hizkuntza edo okzitanieraren aldaera. Autore batzuen arabera, horrela, gaskoniarrak euskaldun erromatartuak omen dira[1].

Eskualdeak

Frantzian:

Espainian:

Hiri nagusiak

Gaskoniako armarria
  • Bordele (gaskoieraz, Bordèu; frantsesez, Bordeaux)
  • Auski (gaskoieraz, Aush; frantsesez, Auch)
  • Paue (gaskoieraz eta frantsesez, Pau)
  • Akize (gaskoieraz, Dacs; frantsesez, Dax)
  • Mendi-Marzana (gaskoieraz, Lo Mont de Marçan; frantsesez, Mont-de-Marsan)
  • Aturbe (gaskoieraz, Tarba; frantsesez, Tarbes)
  • Lorda (gaskoieraz, Lorda; frantsesez Lourdes)

Zenbaitek Baiona (gaskoieraz, Baiona; frantsesez, Bayonne), Gaskoniaren zatitzat jozen dute. Hirixka hartan gaskoinera ere mintzatua da.

Hizkuntzak

Gaskonian gaskoiera hitz egiten da, frantsesarekin batera.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Sarrailh de Ihartza, Fernando (1979): La nueva Vasconia, Donostia: Ediciones Vascas