Edukira joan

Azpikontinente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:24, 30 urtarrila 2009
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Azpikontinentea, kontinente baten eremu zabal bat da. Azpikontinente bat zer den, ez dago adosturik, baina, orohar, kontinentearen gainontzeko lurretatik, plaka tektonikoen arteko muga edo mendilerro bat bezalako elementu geografikoen bidez banatua dago.

Azpikontinente geografiko eta geologikoak

Plaken tektonikan, plaka kontinental handiago batekin lotutako plaka txiki bat, azpikontinentetzat har daiteke, [[Indiako azpikontinentea Indiar Plakan eta azpikontinente arabiarra Arabiar Plakan. Arabia, geografian, ez da azpikontinentetzat hartzen, Asiarekin ez bait du muga geografikorik, eta, gainera, klima ezberdinak dituelako. Europa, bere aldetik, izatez, penintsula handi bat baino ez da, Eurasiar Plakaren barnean.

Geografian, Europa, batzuetan, Eurasiako azpikontinente bezala deskribatzen da. Aldi berean, kontinenterik txikiena den Australia eta uharterik handiena den Groenlandia, batzuetan azpikontinentetzat hartzen dira.

Gaztelania hiztunen artean, Ipar Amerika, Ertamerika eta Hego Amerika, Amerikar kontinentearen azpikontinentetzat hartzen dira, istmo baten bidez lotuta bait daude. Afrika eta Eurasia, arrazoi beragatik, Eurafrasia kontinentearen azpikontinentetzat hartzen dira. Baina, Eurasia, Eurafrasia, eta ingeles hiztunen artean, Amerika ere bai (orduan, Amerikak deitua, bi kontinentetan banatua dagoela nabarmentzeko), orohar, kontinentez osatutako superkontinentetzat hartzen dira.