Edukira joan

Biergarten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:29, 27 ekaina 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Viktualienmarkteko biergartena, Munich.

Biergartena (alemanez: biergarten, garagardo-lorategia; bierkeller ere) aire zabaleko garagardotegia da. Jatorria Bavarian badute ere, Erdialdeko Europako leku askotara hedatu dira.[1]

Biergarten tradizionaletan bezeroak bere jatekoa eraman dezake, eta garagardoa besterik ez erosi. Ohikoa da zurezko mahaiak eta bankuak izatea, zuhaitz handien itzalpean. Zoladura hartxintxarrezkoa izaten da. Europako biergartenik handiena Municheko Königlicher Hirschgarten da, 8.000 pertsonentzako lekua duena.[2]

Erreferentziak

  1. Un Biergarten qu’est-ce que c’est ?. jevisitelallemagne.fr (Noiz kontsultatua: 2024-6-26).
  2. Größter Biergarten der Welt - Königlicher Hirschgarten in München. pressebox.de (Noiz kontsultatua: 2024-6-27).

Kanpo estekak