Edukira joan

Zura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Birzuzenketa orria

Hona birzuzenduta dago:

ZURA bidasoaldeko musika taldea 2005ean sortzen da, Xabi Strubellek bultzaturiko proiektua delarik. Urte hortakoa da "Ilargi handi zauri zarae", Lorca eta Lauaxetaren poemak biltzen dituen diskoa, Metak disketxeak ateratakoa. Diego Garcia bateriak lagun duela dio, taldetxo bat biltzen da diskoa zuzenekoan defendatzeko. 2006ean azken kontzertu batzuk eman ondoren, ZURAk ixilaldi bat dauka hurrengo urteetan, eta 2008an hasten dira berriz lanean, berriz ere Xabi Strubellek sortutako kantu batzuei itxura emateko.

Gaur egun ZURAk talde itxura hartu du, eta Xabi Strubell-ek (kitarra eta ahotsa), Nerea Olaxa-k (ahots nagusia), EƱaut Balentziaga-k (bateria), eta Hans Dieckmann-ek osatzen dute.

2008ko udazkenean "KIRIBIL" diskoa dute, bidasoaldeko taldearen bigarren diskoa da, euskaraz egindako bossanova diskoa, hain zuzen ere. Bertan, iturri desberdinetatik edaten duen bossanova berritzailea aurkituko dugu: rocka eta funkaren tradizioak brazildar samba eta bossarekin nahasten dira. Orohar, armoniak eta erritmoak brazildar kutsukoak dira, euskara bihurtzen delarik hitzen hizkuntza nagusi. Zuzenekoan ikuspuntu berritzaile batetik landutako bossa aurkituko dugu, indartsua baina goxotasunez egina.