Zentro-joera (estatistika)
Estatistikan, zentro-joera edo zentralizazioa datu-multzo edo probabilitate-banaketa bat zein balioren inguruan biltzen den adierazten du, horren sakabanatzea edo aldakortasuna kontuan hartu gabe. Zentro-joerako neurriek balio hori zenbatetsi edo zehazten saiatzen dira, datu multzo osoa balio adierazgarri bakar baten bitartez laburtuz. Adibidez, jende multzo bateko garaierak 160-180 cm tartean banatzen badira, zentroa 170 cm-tan kokatzen dela esan daiteke. Gehien erabiltzen diren zentro-joerako neurriak batezbesteko aritmetiko sinplea, mediana eta moda dira.
Zentro-joerako neurriak
Aurreko irizpideak kontuan hartuz, zentro-joerako neurrien sailkapena egin daiteke: batezbestekoak euren kalkuluan datu guztiak kontuan hartzen dituzten neurriak dira; badira, bestalde, bestelako neurriak, baldintza hori bete gabe, batezbestekoek betetzen ez dituzten beste irizpdie batzuk betetzen dituztenak, mediana eta moda kasu.
|
Zentro-joerako beste neurriak
|
Erabili beharreko zentro-neurriaren aukeraketa
Zentro-neurri bat aukeratzeko lehenengo irizpidea datuetan erabilitako neurketa-maila edo eskala zehaztea da:
- eskala nominal batean jasota dauden datuetarako, aldagai kualitatiboetarako alegia, moda soilik erabil daiteke;
- orden-eskalako datuetarako (Likert eskala batean, esaterako), mediana da neurri egokiena;
- tarte-eskala eta ratio-eskala batean jasota dauden datuetarako, mediana eta batezbestekoa hobesten dira; oro har, alborapen handia edo muturreko datuak badaude, mediana hobesten da, neurri jasankorra baita; beste egoera guztietan, ordea, batezbesteko aritmetiko sinplea da orokorki erabiltzen den zentro-neurria.[1].
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Central tendency, QuickMBA webgunea, 2012-10-24an kontsultatua.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zentro-joera (estatistika) |