Bristolgo Temple Meads tren geltokia
Bristol Temple Meads Ingalaterrako Bristol hiriko tren geltoki zahar eta handiena da. Londres erdialdeko Paddington geltokitik 190 kilometro mendebaldera dago[1]. Ingalaterrako ondarearen I mailako eraikinen zerrendan dago[2].
Bristoleko garraio erdigune handia da, tren geltokiaz gain autobus geltokia ere badelako, hauek hiriko eta barrutiko auzoak lotzen ditu, bai eta aireportua eta ferria ere. Ingalaterraren hego-mendebaldeko geltoki nagusia da[3].
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Temple Meads du izena. Alboan zegoen Temple elizak ematen dio izena, Bigarren Mundu Gerran suntsiturik gelditu zena[2]. Meads hitzak "ibai ertzeko zelaiak" esan nahi du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1840ko abuztuaren 31n inauguratu zen eta Great Western Railway konpainiako trenbidearen mendebaldeko muturra zen. Isambard Kingdom Brunel britainiar injeniariak diseinatu zuen[4]. 1870. urtean Francis Foxek handitu egin zuen eta 1930 eta 1935ean zabalkunde berria izan zuen Percy Emerson Culverhouseren eskutik[2].
Tren geltokiaren sarrera nagusia 1870. hamarkadan eraiki zen Tudor estiloan. Eraiki zenean erdiko eraikinak orratza zuen gainean baina Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek bota egin zuten[5].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ikuspegi panoramikoa.
-
Barnealdea.
-
Kanpoaldea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Padgett, David. (1989). Railway Track Diagrams 3: Western & Wales. Frome: Trackmaps. map 6B ISBN 978-1-9996271-0-2..
- ↑ a b c (Ingelesez) «TEMPLE MEADS STATION, Non Civil Parish - 1282106 | Historic England» historicengland.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
- ↑ (Ingelesez) Baker, Hannah. (2021-11-25). «Bristol Temple Meads busiest station in South West in 2020» Business Live (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
- ↑ Foyle, Andrew. (2004). Bristol. New Haven : Yale University Press ISBN 978-0-300-10442-4. (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
- ↑ (Ingelesez) «The history of Bristol Temple Meads station» Network Rail (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).