Edukira joan

Gainerretze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lasagna platera - Gainerretzearen ohiko irudia.

Gainerretzea edo gratinatzea labean egosi ohi diren jakiei aplikatutako sukaldeko teknika da. Teknika elikagaien kanpoko geruza bero-iturri bizi batean jartzean datza, kurruskaria eta urre kolorekoa izan dadin. Gainerretzearen helburua prestatutako janaria usain gozoetan babesten eta mantentzen duen kanpoko geruza bat egitea da.

Gainerretzeko, oro har, elikagaiei aplikatzen zaie gazta birrindua, ogi birrindua, patata purea, bexamel saltsa, etab. bere kanpoaldeko geruzara. Gratinatze hitza frantsesezko gratter-etik dator, hau da, urratu esan nahi du, hitzaren jatorriak lapiko edo zartaginetako hormetan eta hondoetan egositako janariak osatutako zarakarra izendatzen baitzuen eta urratuz kentzen dena. [1]

Gratinak urre kolorea du bere gainazalean gertatzen den Maillard erreakzioari esker, hein batean osagaietako karbohidrato eta proteinen konbinazioaren ondorioz. Goi-sukaldaritzaren kasu batzuetan, soldagailuak erabili ohi dira gainerretze eragiketa hori egiteko.

Gainerretako plateren adibideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez)gratin-en esanahia CNRTL, Testu Baliabide eta Lexikoen Zentro Nazionalaren hiztegian.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]