Frantziaren (zuriz) eta Italiaren (urdinez) arteko partida, Parisen 2012an.Italiak (zuriz) 2011n lehen aldiz eskuratu zuen Giuseppe Garibaldi garaikurra.
Giuseppe Garibaldi Trophy (euskarazGiuseppe Garibaldi Saria, frantsesezTrophée Giuseppe Garibaldi eta italierazTrofeo Giuseppe Garibaldi) urtero Sei Nazioen TxapelketanFrantzia eta Italiaren arteko partidako irabazleari eman ohi zaion saria da. Italiako errugbi selekzioa Sei Nazioen Txapelketara batu den azken selekzioa denez, beste sari batzuk baino ekitaldi gutxiago izan ditu oraindik.
Giuseppe Garibaldi iraultzailearen izena darama. Garibaldi Niza hirian jaio zen, garai hartan Sardiniako Erresumari zegokion gaur egun Frantzia da. Italiaren batasuna lortu zuen eta 1870an Frantzia-Prusia Gerran frantziako armadaren barnean egin zuen borroka. Guzti horregatik 2006an Frantziak eta Italiak urtero jokatzen zuten partidan garaikurra ematea erabaki zuten federazio biek. 2007an izan zuen aurreneko ekitaldia, Garibaldiren jaiotzaren bigarren mendeurrenean.