Edukira joan

Kannada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kannada
ಕನ್ನಡ
Datu orokorrak
Lurralde eremuaIndia
Hiztunak44 milioi[1]
Rankinga27[2]
OfizialtasunaIndia
EskualdeaKarnataka, Andhra Pradesh, Maharashtra, Tamil Nadu, Kerala
AraugileaKarnatakako gobernua[3]
Hizkuntza sailkapena
Dravidarra
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria
AlfabetoaKannada script (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1kn
ISO 639-2kan
ISO 639-3kan
Ethnologuekan
Glottolognucl1305 eta kann1255
Wikipediakn
Linguasphere49-EBA-a
ASCL5101
IETFkn
Artikulu hau hizkuntzari buruzkoa da; herria buruzkoa beste hau da: «Kannada (herria)».

Kannada[4][5] (ಕನ್ನಡ), dravidiar hizkuntzen artean, zaharrenetako eta ezagunenetako bat da. Dialektoetan banatuta, gutxi gorabehera 44 milioi pertsonak hitz egiten dute.

Indiako gobernuak hizkuntza klasikotzat aitortzen du[6].

Karnataka estatuko hizkuntza denez, Indiako 22 hizkuntza ofizialetako bat da[7]

Banaketa geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagusiki, Indiako Karnataka estatuan hitz egiten da; halaber, neurri aski handian, aldameneko Andhra Pradesh, Kerala, Maharashtra eta Tamil Nadu estatuetan.

Hiztun kopuru esanguratsuak daude AEBetan eta Erresuma Batuan, baita, neurri txikiago batean, Kanada eta Australian ere.

Etnologoek hogei dialekto inguru bereizten dituzte. Nagusiak kundagannada, nadavar-kannada, havigannada, are bhashe, soliga, badaga, gulbarga kannada, dharawad kannada eta chitradurga kannada dira.

Gainera, "kannada hizkuntzak" ere sailkatu dituzte, tartean badaga, holiya eta urali.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.