Lisburn Distillery F.C.
Ezizena(k) | The Whites (zuriak) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1880 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | New Grosvenor Stadium edukiera: 8.000 lagun inaugurazioa: 1980 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Jim McGrory | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Tommy Kincaid | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | 3. maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2016-17 | 9.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Lisburn Distillery F.C. (izen osoa Lisburn Distillery Football Club) Ipar Irlandako futbol talderik onenetakoa da 6 Liga eta 12 Kopa irabazi baititu.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Robert Baxter Banbridgetik Belfasteko Grosvenor Streetera joan zen bizitzera 1878an, eta bertan zegoen Royal Irish Distilleryko langileekin batera V.R. Distillery Cricket Club taldea sortu zuen. Kriketa ez da neguan jokatzen eta langileek futbol taldea eratzea pentsatu zuten urte osoan zehar aktibo egoteko. Horrela Distillery Football Club sortu zen 1880an.
XIX mendearen bukaeran eta XX mendearen hasieran Irlandako talderik indartsuena izatera iritsi zen. Eskozian eta Ingalaterran ere partidak jokatu zituen, tartean aipatzekoa da Newton Heath (orain Manchester United dena) taldearen aurka lorturiko 2-1eko garaipena.
Bonba-auto batek bere estadioa suntsitu zuen 1971ean eta Distilleryk futbol zelaiak hainbat talderekin konpartitu ondoren 1980an Lisburn auzoan estadio berria egin zioten. Ordutik aurrera Lisburn Distillery F.C. izena darama.
2013an azken postuan gelditu eta maila galdu zuen eta 2016an hirugarren mailara jeitsi da.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Liga (6): 1896, 1899, 1901, 1903, 1906 eta 1963.
- Kopa (12): 1884, 1885, 1886, 1889, 1894, 1896, 1903, 1905, 1910, 1925, 1956 eta 1971.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Webgune ofiziala