Pataten bilketa
Pataten bilketa (La Récolte des pommes de terre) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jean-François Millet |
Sorrera-urtea | 1855 |
Izenburua | La Récolte des pommes de terre |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 54 () × 65,2 () cm |
Genero artistikoa | genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Walters Art Museum (en) |
Bilduma | Walters Art Museum (en) |
Inbentarioa | 37.115 |
Pataten bilketa (frantsesez La Récolte des pommes de terre) Jean F. Millet margolari frantsesaren margolana da, 1855an egina. Lana errealismoan kokatzen da. Gaur egun Baltimoreko Walters Art Museumen erakusten da. Lan hau 1867an Pariseko Erakusketa Unibertsalean aurkeztu zuen eta horrek egilearen ospea zabaldu zuen.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan honetan Millet margolariak nekazal inguruko eszena bat azaldu nahi izan zuen, haurtzaroan ezagutu zuen munduarena, alegia; bere obraren lehenengo garaian ohikoak izango dira horrelako gaiak. Urte horietan nekazarien mundua, langileenaren aurka, positibotzak jotzen zen, mundu naturala, usteldu gabekoa. Mezu hori burgesiaren gustukoa zen, jakina. Egileak nekazari pobreak erakutsi nahi ditu, modu batez haien irudia goraipatuz. Zentzu horretan lan honetan badago kritika elementu bat baina errealitate bere gordintasun osoz erakutsi gabe.[1]
Barbizon eta Chailly-en-Bière herrien inguruko soroen lanak erakusten ditu. Sei nezkazari patatak ari dira lur azpitik ateratzen eta sakuetan sartzen. Atzean guztiak eramateko erabiliko duten gurdia ikus daiteke. Lehen planoan, zehaztasun handiagoz, bikote bat patatak saku batean sartzen ikus daiteke. Nekazarien janzkera dute. Ondoan beste hiru saku beteta ikusten dira.
Antzeko lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Camille Pissarro (1874) eta Vincent van Gogh (1883) gaia beren margolanetan erabili zuten ere bai.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://books.google.es/books?id=gqBqhcqf9RQC&pg=PA237&lpg=PA237&dq=la+muerte+y+el+leñador,+Millet&source=bl&ots=4kYS7xpVcG&sig=M86sFNrkuTl9ZuiXi3atGrTtuSo&hl=es&ei=V82qTpXBJ82Y8gPM7b2JCw&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=9&sqi=2&ved=0CFwQ6AEwCA#v=onepage&q=la%20muerte%20y%20el%20le%C3%B1ador%2C%20Millet&f=false
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea](Ingelesez): Margolanaren fitxa Walters Art Museumaren webgunean.