Russula alutacea
Russula alutacea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula alutacea Fr., 1838 |
Russula alutacea Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 7 eta 13 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua eta solidoa, hasieran globo-erdi itxurakoa edo ganbila ondoren, zabaldua, erdigunea, zabal eta sakonki hondoratua. Kolore aldakorrekoa, purpura bizi samarretik hasi eta ardo kolorera, berdera edo arre-oliba antzeko kolorera. Azala itsatsia. Ertza kamutsa.
Orriak: Lodiak, oso zabal, urkilatu-anastomizatuak, mehetu-azpidekurrenteak, sabeldunak, horitik okre argira.
Hanka: 5 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2,5 cm bitarteko lodierakoa. Haragitsua, gogorra, betea eta gero barrubetea. Zuria edo arrosakara.
Haragia: Zuria, trinkoa. Fruta usain arina du eta zapore gozoa.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Alutacea epitetoa ere latinetik dator, larru kolorea, esan nahi duen "alutaceus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jangarria.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Russula olivacea delakoaren antzekoa da, baina kolore biziagoak ditu. Hainbat aldaera daude kolorearen arabera.
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan. Lurzoru kareduneko hostozabalen basoetan.
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Errusia, Australia, Txina.[4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 66 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 377 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)...
- ↑ Russula alutacea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.