Edukira joan

Thomas Eakins

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thomas Eakins

Bizitza
JaiotzaFiladelfia1844ko uztailaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaFiladelfia1916ko ekainaren 25a (71 urte)
Hobiratze lekuaThe Woodlands (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Susan Macdowell Eakins (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPennsylvania Academy of the Fine Arts (en) Itzuli
Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
gaztelania
alemana
ingelesa
Irakaslea(k)Jean-Léon Gérôme
Léon Bonnat
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, argazkilaria eta art educator (en) Itzuli
Lantokia(k)Filadelfia
Paris
Suitza
Alemania
Espainia eta Filadelfia
Enplegatzailea(k)Drexel University (en) Itzuli
Pennsylvania Academy of the Fine Arts (en) Itzuli
Lan nabarmenak
MugimenduaErrealismoa
Izengoitia(k)Eakins, Thomas Cowperthwaite
Genero artistikoaerretratua
Margolaritza
argazkilaria
erretratua
genero-artea
figure (en) Itzuli
biluzia

thomaseakins.org
Find a Grave: 310 Edit the value on Wikidata

Thomas Cowperthwaite Eakins (Filadelfia, 1844ko uztailaren 25a - ibidem, 1916ko ekainaren 25a) Ameriketako Estatu Batuetako Errealismoko margolaria izan zen.

Eakins ia bere bizitza osoa Filadelfian bizi izan zen. Haren gurasoak Caroline Cowperthwait Eakins eta Benjamin Eakins ziren; aita kaligrafia irakaslea zen eta semea berarekin ikasi zuen gero margolaritzan erabiliko zituen teknika batzuk. Thomas Eakins kirolzalea zen eta zaletasun hori ere bere lanetan ikusiko da. Central High Schoolen ikasi zuen eta ordurako marrazketa mekanikoan gailendu zen. 1861an, Pensilvanyako Arte Ederren Akademian hasi zen. Halaber, 1864tik 1865ra Jefferson Medical Collegen anatomia ikastaroak egin zituen. Giza-gorputzarekiko erakusten zuen interesa zela eta, kirurgia ikasteko ideia eman zion.

1866tik 1870 arte Europan ikasi zuen, batez ere Parisen, bereziki Jean-Léon Gérôme orientalismoaren maisuarekin; Eakins margolari errealista ospetsu horren bigarren ikasle estatubatuarra izan zen. Baita ere Léon Bonnaten tailerrean ikasi zuen. Bonnatekin Eakinsek zehaztasun anatomikoa ikasi zuen. École des Beaux-Artsen ikasten ari zenean ez zuen ez inpresionismoarekiko ezta ere akademizismo frantsesaren aldeko interes handirik erakutsi.

Frantziatik Espainiara joan zen eta, berriro ere, Estatu Batuetara. Han margolari errealista bezala ibilbide oparoari ekin zion. Argazkilaritzarekiko interesa ere erakutsi zuen. 1882an Pensilvanyako Arte Ederren Akademiako irakaslea izendatu zuten. Eskola nahiko abandoardista zen eta argazkilaritza irakasteko aukera eman zion. 1886an, eskandalu bat izan zuen eta lanpostua galdu zuen. Dirudienez, emakumeei zuzendutako anatomia ikastaro batean gizonezko modelo bat biluzik erakutsi zuen. Haren emaztea, Susan Macdowell Eakins (1851-1938), margolaria izan zen ere bai.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Eakins Aldatu lotura Wikidatan