Taldeak liga eta kopa txapelketetan lortutako emaitzen arabera sailkatzen dira, baina Europako Liga txapelketa ahulenak (UEFA koefizientearen arabera) talde gehiago sailkatzen dituzte. Aldiz, beste bi europar txapelketetan liga garrantzitsuenek talde gehiago sailkatzen dituzte, beraz txapelketa hau Europako liga "txikienek" europar txapelketa bat jokatzeko aukera gehiago izatekotan sortu da. Txapelketaren irabazleak Europa Leaguen jokatuko du hurrengo denboraldian.
Txapelketa berriaren lehenengo hiru finaletan italiarrak izan ziren. Lehenengo txapelduna AS Roma izan zen, finalean Feyenoord garaituta[1], bigarrenean West Ham UnitedekFiorentina garaitu zuen[2] eta hirugarrenean Olympiacos izan zen Fiorentina garaitu zuena partidaren 116. minutuan sartutako golari esker. Greziarren entrenatzailea Jose Luis Mendilibar zen[3].
2023-24 denboraldian Osasunak atariko kanporaketa jokatu zuen Bruggeren aurka. Iruñean 1-2 galdu zuen eta Brujasen 2-2 berdindu, beraz txapelketatik kanpo gelditu zen[4].