Edukira joan

Urumea pilotalekua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urumea pilotalekua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1926
Eraistea 1969
Edukiera980

Urumea pilotalekua Donostiako antzinako frontoia izan zen, Ramon Maria Lili pasealekuan zegoena. 1926an inauguratu zuten, eta 1969an eraitsi.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urumea pilotalekua 1926ko uztailaren 17an inauguratu zen. Lehenbiziko urteetan, 1935 arte, zesta punta partidak egin ziren. Handik aurrera, erremontelariak aritu ziren bertan, Abrego I.a barne. 1940an berritu, eta 1941eko ekainaren 12an berriro inauguratu zuten.[1] 1968 arte egon zen irekia.

1969an eraitsi zuten, eta orubean Rafael Moneo, Javier Marquet, Xabier Unzurrunzaga eta Luis Zulaika arkitektoek diseinatutako Urumea eraikina egin zen.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako neurriak zituen:[3]

  • luzera, 54,20 metro
  • frontisaren zabalera, 12,45 metro
  • kantxaren zabalera, 10,50 metro

Jokalekuaren parean harmaila handia zuen, eta beste hiru solairu gehiago.[4] Denera, 980 ikuslerendako tokia zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Sada, Javier. La ciudad necesita un nuevo frontón. El Diario Vasco, 2008ko urriak 30 (Noiz kontsultatua: 2024-6-27).
  2. Ezquiaga, Mitxel. Rafael Moneo: «Donostia acoge tres obras fundamentales de mi carrera». El Diario Vasco, 2012ko maiatzak 10 (Noiz kontsultatua: 2024-6-27).
  3. Frontón Urumea. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2024, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-6-27).
  4. Donostiako frontoi zaharrak. ingeba.org (Noiz kontsultatua: 2024-6-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]